Profesionaltasuna eta dedikazioa

Didau Antzerkia antzerki munduan 30 urteko esperientzia duten bi artista elkartzetik sortu zen: Ainhoa Agirre eta Juanma Álvarez.

Bere sormen-eremua 6 hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrak dira. Eremu horretan, etengabeko elkarrizketa izan nahi dugu irakaskuntzarekin,  familiekin, gizartearekin, kulturarekin, eta nola ez, antzerkiarekin,  hurbilen dugun lurraldetik hasi, gure herria Zarautzetik, eta handik Euskalherrira…

Gure  lanarekin, kultur kalitatea eta garapena ekartzen saiatzen gara, gure ingurune hurbilena den Zarautzera, eta handik Euskal Herrira…

Ekoizle bezala, gure aukeren, gaitasunen eta beharren araberako proiektuak jorratzen ditugu. Hazkuntza iraunkorra eta giza dimentsioa dira gure enpresa proiektuaren muina. A

Amestea gustatzen zaigu, baina errealitatearen ezagutzak indartu egiten gaitu, segurtasunarekin eta seriotasunarekin aurrera egiteko.

Juan Manuel Álvarez Silva

Aktorea/Zuzendaria
Menu