GURE ANTZERKI KONPANIA
Hazkuntza iraunkorra eta giza dimentsioa dira gure enpresa proiektuaren muina.

Arte eszenikoen 30 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala
Haurrentzako antzerki ikastaroak
Amesten eta hazten gara
GURE IKUSKIZUNAK
Jolasaren bidez bizitzen ikasiko dugu
Tunba
TUNBA, orro egiten besterik ez zekien lehoia. Urrutiko Afrikatik opari bat iritsi da: ipuin bat gordetzen duen egurrezko kutxa bat. Ipuin honek Sabanako animalien bizitzari buruz hitz egingo du.
Adiskidetasunaren bihotzerainoko bidaia
Peru eta Otsoa
Antzerki ikuskizun honetan, gure bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Bizitzaren prozesu magikoa
Beldartxo Jatuna
Basoko izkina batean, Loretxu eta Bartolo ipuin bila dabiltza eta bat-batean, beren mapen laguntzarekin, beldar txiki baten bizitzari buruz hitz egiten duen bat aurkituko dute: “Beldartxo Jatuna”.
Espazio txikietarako ikuskizuna
Beldartxo txikia Mikro
Ikuskizunean, aktore, txotxongilo, zuzeneko abesti, gitarra eta perkutsio berezi baten bidez beldar txiki baten historioa kontatzen dugu, “Bizitzaren prosezua”.

KULTUR FAKTORIA
Kultur Faktoria Euskal Herrian, Zarautzen kokatuta dagoen antzerki-elkarte bat da, hau-antzerkia sustatzeko eta garatzeko helburu argiarekin.
GOAZEN ANTZERKIRA Kultur Faktoria antzerki elkartean antolatzen ditugun haurrentzako antzerki kanpainak dira.
Erakustaldi hauen helburua ikasleak antzezpenetara joatea da eta bestalde, antzerkira joatea kultura eta denbora libreko jardura edukitzeko ohitura lortzea da.
Kanpainak ikastetxeetako zuzendaritza eta udaletako Kultura sailekin batera antolatzen ditugu. Ekintza hauetan, eta eskola-orduen barruan, ikasleek beraientzat prestatutako emanaldi bat ikusteko aukera edukiko dute.
Kanpainak antolatzeko orduan, ikastetxe eta herri bakoitzaren posibilitateak izaten ditugu kontuan eta emanaldiak antzokietan edo ikastetxeetan bertan egiteko aukera eskeintzen dugu.
“Goazen Antzerkira” kanpainak 0-9 urte bitarteko haurrentzat antolatzen ditugu eta hauen adinen arabera aukeratzen ditugu ikuskizunak.
Haurrentzako antzerki ikastaroak ikasturtean zehar emango dira, irailetaik maiatzera. Astean behin izango dira, arratsaldez ordu terdi.
Taldeak gehienez hamar haurrekoak izango dira.
Lehenengo hiru hilabetetan, haurrak antzerki teknikak ikasten hasteko, antzerki inguruko jolasetan arituko gara. Zati honetan ikasitakoak ikuskizunaren muntaia egiteko balioko digu gero. Eszenatokian mugitu eta hitz egiten ikasiko dugu.
Hirugarren hilabetetik aurrera eta ikastaroaren bukaera arte antzerkiaren inguruko jolasak eta aukeratutako ikuskizunaren muntaia konbinatuko ditugu.
- Urriak 15etik Apirilaren bukaera arte.
- Astean behin arratsaldez.
- Aste bakoitzean bi ordu.
Antzerki garaikidearen ikuskizun baten muntakea eta taularatzea jorratuko dira tailerretan, hala autore zehatz baten testu batean oinarrituta, nola testu klasiko bat gaur egunera egokitutako batean.
Tailerra gaztelaniaz izando bada ere, euskarazko muntaketak ere egingo dira
autorea euskalduna denean.
Lanerako metodologia antzerki naturalistaren teknikak ikastean oinarrituko da.
Hala, ahotsaren eta oroimen organikoaren bitartezko interpretazioa egingo da,
eta horrekin konbinatuta, mugimendu antzerkiaren tekniken bitartez, espazio-denbora kontrolatzen ikasiko da.