“GOAZEN ANTZERKIRA” Zarauzko ikastetxeentzat prestatutako antzezpen egitaraua da. Txikientzako euskarazko antzerkia ezagutu eta zabaltze arren, egitarau honetan programaturiko antzezlanak euskaraz izango dira.

“GOAZEN ANTZERKIRA” kanpaina, urtero, eta Zarauzko udalaren babesarekin azaroa eta abendua bitartean egiten dugu “Modelo Aretoan”.

Erakustaldi honen helburua, eta honela pentsatu dugu beti Kultur Faktoria eta Didau antzerki Faktoriak, ikasleak antzezpenetara joatea da eta bestalde,

antzerkira joatea kultura eta denbora libreko jardura edukitzeko ohitura lortzea da, “Modelo Aretoa”, astebetean haurren antzerki gune batean bihurturik.

Gure ustez, antzerkia ikusteko leku egokienak antzokiak dira baina beharren araberan ikastetxeetan ere egin daiteke.