PERU eta OTSOA
Adiskidetasunaren bihotzerainoko bidaia
Ipuin errusiar klasiko honen pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestako instrumendu bat egokitu zion errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona, beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handi grisa trompak, eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa.
Eszenatokian zuhaitz eder bat, gramofono zahar bat eta eguneroko traste pilo baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten kaleko, munduko, bi pertsonaia.
Peru eta Otsoa, haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atenporala eta haurrentzat egin den sinfonia garrantsitsuena, oraingoan, DIDAU antzerki faktoriaren bertsio berezian.
DIDAU-ren BESTE ANTZEZLAN BATZUK
FRANKENSTEIN
Etorkizunez beteriko historio bat
BELDARTXO JATUNA MIKRO
Bizitzaren prozesu magikoa kontatzen duen liburua
TUNBA, ORRO EGITEN BESTERIK EZ ZEKIEN LEHOIA
Urrutiko Afrikatik opari bat iritsi da
HAZIA
Abentura handi baten istorio txikia
