GURE ANTZERKI KONPANIA

Hazkuntza iraunkorra eta giza dimentsioa dira gure enpresa proiektuaren muina.

Arte eszenikoen 30 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala

Gure lanarekin, kultur kalitatea eta garapena ekartzen saiatzen gara, gure ingurune hurbilena den Zarautzera, eta handik Euskal Herrira.

Haurrentzako antzerki ikastaroak

6 hilabete eta 12 urte bitarteko haurrentzako antzerkia sortzera bideratuta.

Amesten eta hazten gara

Amestea gustatzen zaigu, baina errealitatearen ezagutzak indartu egiten gaitu, segurtasunarekin eta seriotasunarekin aurrera egiteko.

GURE IKUSKIZUNAK

Ausarta, eszentrikoa, sentibera

Frankenstein

Franki isolatuta urrun dagoen leku bazter batean bizi da. Besteengan eragiten duen efektuaren beldur da eta txatartegi batean bizi da hondakinekin sortu dituen pertsonaiekin, bera bezala.

Jolasaren bidez bizitzen ikasiko dugu

Tunba

TUNBA, orro egiten besterik ez zekien lehoia. Urrutiko Afrikatik opari bat iritsi da: ipuin bat gordetzen duen egurrezko kutxa bat. Ipuin honek Sabanako animalien bizitzari buruz hitz egingo du.

Adiskidetasunaren bihotzerainoko bidaia

Peru eta Otsoa

Antzerki ikuskizun honetan, gure bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.

Espazio txikietarako ikuskizuna

Beldartxo txikia Mikro

Ikuskizunean, aktore, txotxongilo, zuzeneko abesti, gitarra eta perkutsio berezi baten bidez beldar txiki baten historioa kontatzen dugu, “Bizitzaren prosezua”.

KULTUR FAKTORIA

Kultur Faktoria Euskal Herrian, Zarautzen kokatuta dagoen antzerki-elkarte bat da, hau-antzerkia sustatzeko eta garatzeko helburu argiarekin.

GOAZEN ANTZERKIRA Kultur Faktoria antzerki elkartean antolatzen ditugun haurrentzako antzerki kanpainak dira.

Erakustaldi hauen helburua ikasleak antzezpenetara joatea da eta bestalde, antzerkira joatea kultura eta denbora libreko jardura edukitzeko ohitura lortzea da.

Kanpainak ikastetxeetako zuzendaritza eta udaletako Kultura sailekin batera antolatzen ditugu. Ekintza hauetan, eta eskola-orduen barruan, ikasleek beraientzat prestatutako emanaldi bat ikusteko aukera edukiko dute.

Kanpainak antolatzeko orduan,  ikastetxe eta herri bakoitzaren posibilitateak izaten ditugu kontuan eta emanaldiak antzokietan edo ikastetxeetan bertan egiteko aukera eskeintzen dugu.

“Goazen Antzerkira” kanpainak 0-9 urte bitarteko haurrentzat antolatzen ditugu eta hauen adinen arabera aukeratzen ditugu ikuskizunak.

Menu